ASKATUAK SASKIBALOI TALDEAREN 50.URTEURRENA

Donostia, 2024ko irailaren 9a. Askatuak Saskibaloi Taldeak prentsaurrekoa egin du gaur bere 50. urteurrena ospatzeko. Ekitaldi honek urtean zehar egingo diren 50 urteetako saskibaloia, pasioa eta hiriarekiko konpromisoa ospatzeko jardueren programa aurkezteko balio izan du.

Ekitaldian kirol munduko eta toki administrazioko pertsona ospetsuek hartu dute parte. Erakundeetako ordezkariak, Iñaki Gabarain, Donostiako Udaleko Kirol zinegotzia eta Marta Pastor, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaria; Askatuak elkarteko kideak, Iñaki Almandoz presidentea, Olivier Gasca zuzendaritzako kidea, Estanis Ubarretxena eta Mikel Yurramendi jokalari ohiak; Nacho Nuñez Gipuzkoa Basketeko presidentea, Jose Luis Zubizarreta “Xubi” klubeko kirol zuzendaria.

Iñaki Almandoz, klubeko presidentea, pozik agertu da urteurrenarekin: “50. urteurren hau aukera paregabea da Askatuen historian parte hartu duten guztiei omenaldia egiteko. Harro egoteko modukoa da klubak Donostiako saskibaloian eta kirol-bizitzan erreferente izaten jarraitzen duela ikustea “.

Horrez gain, Gipuzkoa Basketekin sinatutako akordioa zein garrantzitsua izan den adierazi du eta eskerrak eman dizkio Nacho Nuñez, Gipuzkoa Basketeko presidenteari, prentsa aurrekora gerturatzeagatik, honek akordioarekin duen konpromesu eta zintzotasuna adierazi duelako.

Gipuzkoa Basketek eta Bilbao Basketek datorren asteazkenean, irailak 18, Josean Gasca kiroldegian jokatuko duten lagunarteko partida, 19:45etik aurrera, kirol hitzordu nabarmena izango da Askatuak taldearen berrogeita hamargarren urteurreneko ekitaldien barruan eta Gipuzkoako klub historikoak zale guztiei dei egiten die Gipuzkoako saskibaloi festa erakargarri honetan parte har dezaten.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude