DENBORALDI ERDIKO ABONUA

Erdi denboraldiko abonua prest dago, non taldeak 11 partida jokatuko ditu Illunben.

2022. urteari hasiera ematen diogu eta, horregatik, Acunsa Gipuzkoak salgai jarriko du denboraldi erdiko abonua. Oraindik 11 partida falta dira Illunben jokatzeko eta euren artean Estudiantes, Iraurgi, Coruña, Valladolid edo Palentzia izango dituzte aurkari.

Prezioa 105€-koa izango da helduentzat, 52€-koa gazteentzat edo 40€-koa haurrentzat, besteak beste. Beheko taulan zonen araberako prezioak zehazten dira.

Informazio gehiago: klubaren bulegoetan (Anoeta pasealekua, 22-1º), 943-444428 telefonoan, gipuzkoabasket@gipuzkoabasket.com helbide elektronikoan.