ACBra igotzeko Playoffak 2026 | Erosketa informazioa

Gipuzkoa Basketek zaleei eskertu nahi die denboraldi osoan zehar erakutsitako babesa eta konpromisoa. Zaleak taldearen bidearen funtsezko zati bihurtu dira eta elkarrekin ilusioz beteriko fase berri bati ekingo diogu: Play – Offak.

Azken jardunaldiko emaitzen ondoren, kantxa faktorea izatea lortu dugu, eta taldeak, gutxienez, bi partida jokatuko ditu etxean. Gauzak horrela, Gipuzkoa Basketek Jose Antonio Gascan jokatuko diren partidetarako sarbide sistema zehaztu du. 

Prezio-politika – Bi partida eta hirugarren baten aukera

Abonatuek maiatzaren 13ra arte, asteazkena, 13:00ak arte izango dute packa erosteko.

Asteazkenean, 13:00etatik aurrera, bazkide ez direnentzat erosketa prozesua irekiko da.

Play – Off packa eskuratzea (ABONATUAK)

Sarreren packa online edo bulegoan bertan erosi ahal izango da.

Online

  1. Sartu esteka honetan: https://gipuzkoabasket.tmtickets.es /
  2. Bazkide titularraren NANa duen kontu bat sortzea (halakorik izan ezean).
  3. Abonatuentzako pack esklusiboa erostea.

Bulegoetan bertan

Sarreren packa klubeko bulegoetan erosi ahal izango da (Anoeta pasealekua, 22 – 1.a, 20011)

Ordutegia: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 18:00etara eta ostiralean 10:00etatik 14:00etara.

Sarrera solteak eskuratzea (EZ ABONATUAK)

Abonatu ez direnek maiatzaren 13ko 13:00etatik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak. Erosketa online egin ahal izango duzue esteka honetan (https://gipuzkoabasket.tmtickets.es /) edo bulegoan bertan.

Playoffen garaia iritsi da. Aurrerapauso bat emateko unea, Gasca berriro betetzekoa eta baloi bakoitzean taldea elkarrekin bultzatzekoa. Kantxa faktorea irabazi dugu eta orain nabaritzea nahi dugu. Estutu, animatu eta amestu dezala Gasca. Taldeak dena emango du pistan. Elkarrekin egin dezagun harmailetatik.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.