ACUNSA GIPUZKOA BASKET – CB ALMANSA CON AFANION (101-78)

Partida bikaina Acunsa Gipuzkoarena CB Almasaren aurka

Illunben CB Almansaren aurkako partida erritmo biziarekin hasten zen. Lehen minutuetan Delas, Steinarsson eta Simonsen saskiekin markagailua 9 puntura berdinduta zegoen (2. min). Orduan hiruko lehiaketa bat iristen zen, Ander zen lehena, bi saskiratzen zituen jarraian, Almansak erantzuten zuen beste batekin eta Simonsek bere eskumuturra berotzen zuen beste batekin, 20-16 (7. min). Simonsek jaurtiketa libretik, Berazak eta Proletak uztaiaren azpitik Acunsa Gipuzkoa 8 gora jartzen zuten lehen laurdenaren amaieran, 27-19.

Bigarren laurdena Proletarekin saski azpian min egiten hasten zen, 31-19 (11. min). Acunsa Gipuzkoa egundoko emanaldia egiten ari zen eta Xabiek hirukoaren festara gehitzen ziren, 42-23 (14. min). Mallersek ez zuen gutxiago izan nahi eta bost puntu sartzen zituen jarraian, 47-25 (16. min). 6,75 metrotik saskiratzen jarraitzen zuen Acunsa Gipuzkoak oraingoan Simons eta Motosekin, 54-32 (18. min). Steinarssonek saskiratzea lortzen zuen laurdenaren amaieran, atsedenaldian aldea 20ra uzteko, 56-36.

Aldageletatik bueltan, CB Almansak, beste martxa bat sartzen zuen 0-10ko partzialarekin minutu batean, 56-46 (21. min). Bartonek bisitarien partziala hausten zuen hiruko marratik, 59-46 (22. min). Acunsa Gipuzkoak 14 puntuko aldea berreskuratzen zuen hirugarren laurdenaren erdian Steinarsson, Simons eta Delasen saskiraketekin, 65-51 (16. min). Acunsa Gipuzkoak Gipuzkoako tandemarekin min egiten zuen bitartean, Almansak jaurtiketa libreen marratik saskiratzen zuen, 77-59 (29. min). Laurdena 77-61 amaitzen zen.

Azken laurdenean Acunsa Gipuzkoak markagailuko abantailarekin jokatzen zuen. Oraingoan Mallers izaten zen protagonista b hiruko jarraian sartu ondoren eta Proletak lau puntu gehiago lortu zituen, 88-70 (35. min). Partidako azken minutuak erosoak izatenn ziren Acunsa Gipuzkoarentzat, markagailuko aldea handituz eta partida 101-78 amaituz.