ACUNSA GIPUZKOA BASKET – CB PRAT (70-63)

Illunben hasten zen partida erritmo biziarekin eta parekotasun handienarekin, 4-4 (1. min). Acunsa Gipuzkoak aurrea hartzen zuen Steinarsson, Simons eta Delasen saskiraketekin, 11-17 (3. min). Abantaila txiki bat izan arren Pratek markagailuan gertu mantentzen zen, 18-13 (6. min). Bisitarien sei puntu jarraian markagailuari buelta ematen zioten, 18-19 (7. min). Pratek estutzen zuen eta laurdena 22-24 amaitzen zen.

Bigarren laurdena 5 punturekin hasten zuen Pratek, 22-29 (11. min). Acunsa Gipuzkoaren aldetik Mallersek, Bartonek eta Simonsek saskiratzen zuten, 29-33 (15. min). Simonsek 9 puntu jarraian sartzen zituen, bi hiruko eta hiru jaurtiketa libre, Acunsa Gipuzkoa 38-36 (18. min). Praten abantaila txikiarekin iristen zen atsedenaldia, 40-41.

Hirugarren laurdena Praten saskiraketarekin hasten zen, baina Acunsa Gipuzkoak markagailuari buelta ematen zion Motos eta Simonsen puntuei esker 44-43 (22. Min). Minutuak aurrera zihoazen eta markagailuak 44-43 jarraitzen zuen (25. min). Motosek partidako saskiratze lehortea hausten zuen, 46-43 (26. min). Markagailuko alderik handiena Acunsa Gipuzkoarentzat, 6 puntu, 51-45 (28. min). Pratek 51 puntura berdintzen zuen partida. Proletak azken segundoan sartutako saskiratze batek markagailua 53-51 uzten zuen.

Azken laurdena Bartonen saskiraketarekin hasten zen eta Acunsa Gipuzkoak bere abantaila mantentzen zuen markagailuan, 55-51 (31. min). Acunsa Gipuzkoak 2 puntuko aldea baino ez zuen markagailuan, 59-57 (36. min). Abantaila 2 eta 6 puntu artekoa zen Acunsa Gipuzkoarentzat azken txanpan, 65-61 (39. min). Simonsek eta Mallersek jaurtiketa libreen marratik saskiratzen zuten eta partida 70-63 amaitzen zen.