
06 Mar ACUNSA GIPUZKOA BASKET – LEYMA CORUÑA (62-49)
Hogeita bigarren jardunaldiko partida hasten zen Acunsa Gipuzkoa eta Leyma Coruñaren artean, minutu bateko isilunearekin Ukrainako biktimen alde. Hobeto hasten zen kanpoko taldea, 2-6 (2. min). Zubizarretaren hiruko batekin Acunsa Gipuzkoa puntu batera hurbiltzen zen, baina Coruñak erreakzionatzen zuen eta 5 puntuko abantaila berreskuratzen zuen, 5-10 (4. min). Acunsa Gipuzkoa hurbiltzen saiatzen ari zen Zubizarreta, Ander eta Proletaren saskiraketekin, 13-14 (6. min). 0-8ko partzial baten ondoren lehen abantaila garrantzitsua hartzen zuen Leyma Coruñak, 13-22 (9. min). Steinarssonek saskiratu zuen laurdena amaitzeko, 15-24.
Bigarren laurdena Leyma Coruñaren saskiraketarekin hasten zen, 15-26. Orduan Acunsa Gipuzkoak erreakzionatzen zuen eta 9-0ko partzialarekin bi puntura jartzen zen, 26-28 (17. min). Simonsen saskiratze bati esker, partida 28na berdinduta geratzen zen atsedenalditik minutu batera. Leyma Coruñak saskiratzen zuen eta atsedenaldia iristen zen, 28-30.
Aldageletatik bueltan, Simonsek 2+1 batekin Acunsa Gipuzkoa lehen aldiz jartzen zuen aurretik, 31-30. Loloren taldeak abantaila handitzen jarraitzen zuen, Oroz, Delas, Simons eta Bartonen saskiraketekin, 39-32 (24. min). Acunsa Gipuzkoarentzat alde handiena Steinarsson eta Proletaren saskiratzeei esker iristen zen, 44-34 (27. min). Leyma Coruñak erreakzionatzen zuen laurdenaren azken txanpan eta 5 puntura hurbiltzen zen, 46-39.
Azken laurdenaren hasiera izugarria zen, Coruñak lehenengo saskiratzea lortzen zuen, baina Proletaren 5 puntu jarraian 10 puntuko aldea jartzen zuen berriro markagailuan, 51-41 (31. min). Leyma Coruñaren erreakzio berria, 0-6ko partzialarekin 4 ra hurbildu zituen, 51-47 (34. min). Anderrek eta Simonsek sartutako bi hirukoren ondoren, Illunbe festa bat zen. Orozek zelai erditik aurrera beste saskiratze bat egiten zuen jabetzaren amaieran. Partida 62-49 amaitzen zen eta garaipen honekin Acunsa Gipuzkoak denboraldiko hamabigarrena lortzen zuen, 1317 zaleren aurrean.