ACUNSA GIPUZKOA BASKET – TAU CASTELLÓ (69-77)

Hamazazpigarren jardunaldiko partida Illunben hasten zen, parekotasun handienarekin. Acunsa Gipuzkoaren bi hirukok markagailuan lehen abantaila jartzen zuten etxekoen alde, 13-9 (5. min). Tau Castellok berriro berdintzen zuen partida jaurtiketa librearen ondoren, 13-13 (6. min). Lehen hamar minutuak azkar joaten ziren eta Acunsa Gipuzkoak abantaila txikiarekin bukatzen zuen laurdena, 22-20.

Bigarren laurdenak lehenengoaren tonika zeraman, parekotasunik handiena markagailuan, Tau Castellok bost puntu jarraian sartzen zituen, eta Acunsak Anderren hiruko batekin gelditzen zuen, 25-25 (12. min). Anderrek, Zubizarretak, Bartonek eta Proletak 10eko abantaila ematen zioten Acunsa Gipuzkoari, 35-27 (15. min). 0-12ko partzialarekin erantzuten zuen Tau Castellok, aurretik jartzeko, 37-39  (19. min). Saskiratze trukea Acunsa Gipuzkoa aurretik uzten zuen azken uneetan, 42-41.

Aldageletatik bueltan hobeto ari zen Tau Castello eta 5 puntuko aldea lortzen zuen, 42-47 (23. min). Steinarssonek Acunsarentzat saskirzten zuen markagailuan gertu mantentzeko, 46-50 (25. min). Abantaila handitzen jarraitzen zuen Tau Castellok, 9 puntura baitzihoan, 46-55 (27. min). Acunsa Gipuzkoa ez zen batere fin ibili hirugarren laurdenean, 5 puntu bakarrik lortuz eta Tau Castellok 10 puntuko aldearekin jarraitzen zuen laurdenaren amaieran, 47-57.

Azken laurdena saskiratze trukaketarekin hasten zen eta Tau Castellok 10 puntu gora jarraitzen zuen, 51-61 (32. min). Acunsa Gipuzkoak kontrako norabidean jarraitzen zuen arraunean, eta apurka-apurka Tau Castellora inguratzen zen, 58-64 (34. min). Zubizarretak markagailua estutu zuen etxetik kanpoko neurketetan, 5 punturekin, 63-66 (36. min). Orduan, Tau Castellok bost puntu jarraian lortu zituen eta etxekoen markagailua irauli zuen, 63-71 (38. minutua). Partida 69-77 bukatzen zen.