ADAM SOLLAZZO GIPUZKOA BASKETERA ITZULIKO DA

Adam Sollazo (Tampa, 1990) datorren denboraldirako itzuliko da Gipuzkoa Basketera.

Italiar pasaportea duen jokalari amerikarra Gipuzkoa Basketen aritu zen 19-20 denboraldian. Denboraldi horretan Printzesa Kopa eta ACBrako igoera lortu zituen (pandemiagatik liga amaitutzat eman zen eta Gipuzkoa Basket eta Valladolid ex aequo txapeldun izendatu ziren) eta 10,2 puntu, 3,3 errebote eta 8,3ko balorazioa lortu zuen 24 minututan.

Donostian egon ondoren, Breoganera abiatu zen, non kopa eta ligako txapeldun titulua eskuratu zuen berriro, eta ACBrako igoera zuzena lortu zuen batez beste: 12,3 puntu, 3,4 errebote eta 10,2ko balorazioa lortuz. Hurrengo denboraldian egin zuen debuta Endesa Ligan, baina ezin izan zuen hainbeste minutuz gozatu, eta taldez aldatzea erabaki zuen, Italiako bigarren mailara itzulita. Urtarrilean fitxatu zuen Trevigliok, 16-17 denboraldian jokatu zuen taldeak, eta batez beste 11 puntu, 4,6 errebote eta 3,6 asistentzia lortu ditu, 10,2ko balorazioarekin.

Adam Sollazzo Donostiara itzuliko da taldea indartzeko eta Xabi Oroz, Xabi Beraza, Aitor Zubizarreta, Ander Martínez eta Mario Delasekin bat egingo du.