ANDER MARTÍNEZ URTE BAT GEHIAHO

Ander Martinezek (Madril, 1995) beste denboraldi batez Gipuzkoa Basketen jarraituko du.

Ander Martinez iazko udan iritsi zen Donostiara, gozatu, ikasi eta azken baloia borrokatu ahal izateko ideiarekin, bere lehenengo urtea bakarrik saskibaloia egiten. Ordura arte, gazte madrildarrak kirola eta ingeniaritza-ikasketak uztartzen zituen. Aurreko denboraldian ligako 34 partidak jokatu zituen hiru jokalarietako bat izan zen, eta 6,1 puntu, 3 errebote eta 5,4ko balorazioa lortu zituen batez beste.

Horrela, Ander Martinez Xabi Beraza, Aitor Zubizarrreta eta Xabi Orozekin batu da.