Pauso Berriak programa proiektu bizia eta gogotsua da, desgaitasun intelektuala duten pertsonak beren garapen pertsonala eta soziala erraztuko duten lanpostuetan sartzearen aldeko apustua egiten duena. Hala, eredu ikusgarri, positibo eta sozialki eraldatzaileak sortzen dira, eta azken helburua lan-merkatu arruntean guztiz laneratu daitezen da. Atzegik eta Gureakek batera sortu zuten programa 2010ean, eta elkarrekin kudeatzen dute.