Gipuzkoa Basketek autobusa antolatu du ostiralean Burgosen taldea animatzeko. Sarrerak 20 euro balioko du eta autobusa doakoa izango da.
Irteera partida hasi baino hiru ordu lehenago izango da (17:45) klubeko bulegoetatik (Anoeta Pasealekua, 22).
Pack-aren eskaera (sarrera + autobusa) +34 675 70 70 10 zenbakian egin beharko da. Ordainketa bizum bidez egingo da telefono zenbaki berean. Mesedez, idatzi eskaera mezua ordainketa egin aurretik.

0 iruzkin