BASQUET GIRONA – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (91-88)

Partidari hasiera emateko, bi taldeen kolpe trukeak, 5-5 (1. min). Gironak lehen abantaila hartzen zuen hiruko marratik asko saskiratzen, 10-5 (2. min). Gironak lehen laurdenaren erdian hausten zuen partida, eta sei hiruko sartzen zituen ordura arte, 24-9 (5. min). Acunsa Gipuzkoaren aldetik, Ander zen 6,75etik taldea hurbiltzen saiatzen zuena, baina ez zen nahikoa, 30-15 (8. min). Gironak bere zazpigarren hirukoa sartzen zuen, Acunsa Gipuzkoaren aldetik Proleta zen azken txanpan saskiratzen zuena, eta laurdena 37-22 amaitzen zen.

Bigarren laurdena Berazaren hirukoarekin hasten zen, 37-25 (11. min). Partidako saskiratze erritmoak behera egiten zuen eta saskiratze trukeak abantaila erosoarekin mantentzen zuen Girona, 43-31 (15. minutua). Gironaren 7-0ko partzial berri batek abantaila handiagoa egiten zuen markagailuan, 52-33 (17. min). Laurdeneko azken bi minutuetan Steinarssonek saskiratzen zuen Acunsa Gipuzkoarentzat eta atsedenaldia iritsi zen, 53-38.

Aldageletatik bueltan, Acunsa Gipuzkoa erritmo hobearekin hasten zen eta Zubizarretak 8 puntu sartzen zituen bi minututan, 55-46 (22. min). Saskiratze trukea hurrengo minutuetan etxekoen abantaila 9 puntutan mantentzen zuten, 59-50 (24. min). Acunsa Gipuzkoak hirugarren laurdenean izan duen erreakzio handia azken txanpan islatzen zen, 0-8ko partzialarekin 64-60 laurdena itxiz.

Azken laurdena Orozen saskiraketarekin hasten zen, tartea bi puntutan uzteko, 64-62 (31. min). Gironak erreakzionatzen zuen 6 punturekin jarraian lortzen, 70-62 (33. min). Saskiratze gutxi azken laurdenean 6 goitik mantentzen zituen bisitariak, 73-67 (36. min). Acunsa Gipuzkoak estutzen zuen laurdenaren amaieran eta pixkanaka pixkanaka jaurtiketa libretik 75era berdintzen zuen partida eta luzapenera eramaten zuen.

Luzapenean Acunsa Gipuzkoa zen nagusi eta lehen aldiz aurretik jartzen zen markagailuan, 75-79 (42. min). Luzapeneko lehen minutuetan aurretik mantendu arren, Gironak partida berdintzen zuen berriro, amaierarako minutu eta erdira, 85-85. Azkenean, Gironak garaipena lortzen zuen azken minutuan, 91-88.