BEN SIMONS PUNTUAK GIPUZKOA BASKET-ENTZAT

Ben Simons (1991, Míchigan) 2,03ko altuerako hegal-pibot-a Acunsa Gipuzkoa Basketera iritsiko da denboraldi baterako.

Michigan-en jaiota, NCAAko Drake Bulldogs taldean egin zuen unibertsitateko ikasketak. Iowan lau urte horietan eboluzionatu egin zuen eta azkeneko denboraldian 14 puntu, 3,6 errebote, 1,7 asistentzia eta 12,9ko balorazioa lortu zituen.

Unibertsitate-esperientzia amaituta, Europara abiatu zen. Alemaniako bigarren ligatik hasita, Tigers Tübingen taldearekin. Alemanian denboraldi erdia eta Belgikan bi eta erdi egon ondoren, Espainiara iritsi zen. 17-18 denboraldian, Monbus Obradoirora iritsi zen, eta bi denboraldi egon zen. Lehenengo denboraldian 6,1 puntu eta bigarrenean 10 puntu batez beste lortu zituen.

Azken denboraldian Obera Tennis Club Argentinarrean eta Egis Kormend hungariarrean aritu da. Azken horretan 13 puntu, 3,4 errebote eta 12,1eko balorazioa lortu ditu, eta hiruko jaurtiketan %46ko asmatzea izan du.

Simons-en iritsierarekin, Acunsa Gipuzkoak balio-aniztasuna, puntuak eta kanpotik asmatzea gehitzen du.