CÁCERES PATRIMONIO DE LA HUMANIDAD – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (68-67)

Acunsa Gipuzkoak ia garaipena lortzen du, baina azkenean Caceresen galtzen du

Caceresko Pabilioian hasten zen partida Simonsen saskiarekin. Lehen 5 minutuetan, bi taldeek berdinduta mantentzen zuten markagailua, 8-8. Saskiratzeak baxuak ziren eta markagailuko aldea oso txikia zen etxekoentzat, 13-12 (7. min). Zubizarretaren hiruko batek Acunsa Gipuzkoa aurretik jartzen zuen, 13-15. Orozek eta Mallersek saskiratzen zuten Acunsa Gipuzkoarako eta etxekoek gauza bera egiten zuten jaurtiketa librean eta laugarrena 17-18 bukatzen zen.

Bigarren laurdenaren hasieran Caceres martxa bat gehiago sartzen zuen bi hirukorekin 5 puntuko aldea jartzeko, 23-18 (13. minutua). Proletak laurdeneko lehen puntuak lortu zituen Acunsa Gipuzkoarentzat, 23-20 (14. min). Zubizarretak, beste hiruko batekin markagailua berdintzen zuen berriz ere, 23-23. Simonsek bere eskumuturra berotzen zuen eta bi hiruko saskiratzen zituen Acunsa Gipuzkoari abantaila txiki bat emateko, 27-31 (18. min). Steinarssonek saskiratzen zuen laurdenaren azken txanpan eta Caceresek gauza bera egiten zuen jaurtiketa libretik markagailua 31-33 uzteko.

Aldageletatik bueltan partida berdintzen zuen Caceresek 33ra. Delasek saskiratzen zuen baina Caceresek 7 puntu jarraian lortzen zituen 7 gora jartzeko, 42-35 (23. min). Acunsa ez zegoen eroso partidan eta Delas zen bisitarientzat saskiratzen zuen bakarra, 43-49 (25. minutua). Caceres laurdena bukatzeko bi minutu baino gutxiago falta zirenean joaten zen markagailuan, 54-41 (28. min). Acunsa Gipuzkoak 10 puntuko aldea uzten zuen hirugarren laurdenaren amaieran, 57-47.

Laurdenaren hasieran Acunsa Gipuzkoa estutzen zuen, Proletaren 6 puntuekin 4ko aldea jartzeko, 57-53 (31. min). Ondo eusten zuen Acunsa Gipuzkoa Caceres taldeari, 4 minutuetan 2 punturekin bakarrik utziz eta puntu bakarrera jarriz, 59-58 (34. min). Acunsa Gipuzkoak markagailuari buelta ematen zion Motos eta Steinarssonen hirukoekin, 61-65 (36. min). Caceresek erreakzionatzen zuen 0-7ko partzialarekin 3 gora jartzeko, 68-65 (38. min). Oroz saskiratzen zuen jaurtiketa libretik Acunsa Gipuzkoa batera jartzeko. Amaierarako 20 segundo falta zirenean Gipuzkoako taldeak jabetza zuen, baina ez zuen asmatzen eta 68-67 amaitzen zen partida.