CONFORT & CO ACUNSA GIPUZKOAREN BABESLE BERRIA

Confort & Co enpresa Acunsa Gipuzkoa Basketen babesle bihurtu da. Etxeko altzarien eta dekorazioaren enpresarekin sinatutako akordioaren arabera, Illunben pista-oineko gune berri bat dago, eta abonatuek (zozketa egin ondoren) beste modu batean gozatu ahal izango dute partida bat.

Confort & Co etxeko altzari eta dekorazio enpresa familiarra da, 2014an sortua, baina esperientzia handia du 1999tik. Kalitatea, barietatea eta originaltasuna eskaintzen dute etxerako altzarietan. Sofak, atseden-ekipoak, logela eta egongelako altzariak, armairuak, dekorazioa…