KRONIKA | GUUK GIPUZKOA – LEYMA CORUÑA (71-83)

Partida Leyma Coruñaren 0-6ko partzialarekin hasten zen. Guuk Gipuzkoak 9-0ko partzialarekin erantzuten zuen, 9-6 (4. min). Laurdena partzialetan zihoan eta Coruña beste batekin erantzuten zuen berriro 6 gora jartzeko, 11-17 (7. min). Guuk Gipuzkoaren puntuak Sollazzoren eskuetatik iristen ziren eta puntu bakarrera jartzen ziren, 17-18 (9. min). Coruñak amaiera bikaina ematen zion laurdenari, 19-23.

Bigarren laurdena Zubizarretak hasten zuen 5 puntu jarraian sartuz eta Guuk Gipuzkoa aurretik jartze zen, 24-23 (12. min). Saskiratze baxuak laurdenean Guuk Gipuzkoaren puntuekin bakarrik 4 gora mantentzeko, 27-23 (14. min). Guuk Gipuzkoak bere abantaila mantentzen zuen laurdenaren zati handi batean Jaworski, Zubizarreta eta Sollazzoren saskiraketei esker, 36-34 (18. min). Coruña estutzen zuen berriro azken txanpan eta atsedenaldira puntu bateko abantailarekin joaten zen, 39-40.

Sollazzoren saskiraketarekin hasten zen hirugarren laurdena, baina Coruñak azkar erantzuten zuen 0-7ko partzialarekin, 42-47 (24. min). Guuk Gipuzkoak berdintzen zuen partida Oroz eta Jaworskiren eskutik, 49-49 (26. min). Sollazzoren saskiratze batekin gipuzkoarrak aurretik jartzen ziren, 51-49 (27. min). Coruñaren erantzuna iristen zen, bi hiruko jarraian sartuz, tartea berriro 4 puntutan jartzeko, 51-55 (29. min). Zubizarretak eta Jaworskik laugarren laurdena ixten zuten Guuk Gipuzkoa aurretik jarriz, 56-55.

Azken laurdena tentsio handiarekin hasten zen eta inork ez zuen saskiratzerik lortzen, 56-55 (32. min). Coruñak 0-8ko partzialarekin 7ko aldea jartzen zuen, 56-63 (34. min). Jaworskik saskiratzea lortzen zuen Guuk Gipuzkoarentzat, baina Coruñak alderik handiena jarzten zuen markagailuan, 10 puntu, 58-68 (36. min). Guuk Gipuzkoak ezin zuen aldea murriztu eta distantzia 6ra jaitsi arren, Coruñak azkar berreskuratzen zuen 10 puntuko aldea, 65-75 (39. min). Partida 71-83 amaitzen zen eta kanporaketa laugarren partidara joaten zen, igandean 12:00etan Angulas Aguinaga Arenan.

Guuk Gipuzkoa ate irekiak izango ditu igandeko partidan, 12:00etan. Zale guztion bultzada behar du taldeak!

AMESTU DEZAGUN!