KRONIKA | GUUK GIPUZKOA – MORABANC ANDORRA (62-79)

Liga erregularreko azken partida berdinduta hasten zen Guuk Gipuzkoa eta Morabanc Andorraren artean, 5-5. Guuk Gipuzkoa oso ondo hasten zen 6,75etik 14 puntuetatik 12 saskiratzen hiruko markatik, 14-12 (6. min). Berazak eta Zubizarretak jaurtiketa libreak lortzen zituzten, Andorrak 5 punturekin erantzun zuen eta laurdena 15-16 bukatzen zen.

Bigarren laurdena Guuk Gipuzkoa bikain batekin hasten zen Sollazzo eta Dukeren eskutik, 23-19 (12. min). Andorraren erantzuna 2-19ko partzialarekin iristen zen, 25-38 (17. min). Laurdenaren azken txanpan lortutako saskiratze trukeak 36-46 uzten zuen markagailua atsedenaldian.

Aldageletatik bueltan ziren taldeak, eta oraingoan Guuk Gipuzkoa zen partziala egiten zuena, eta 13-2koarekin aldea 4 puntutan baino ez zuen uzten, 51-55 (28. min). Iñigo Miranda debuta egiten zuen Guuk Gipuzkoarekin, hirugarren laurdenaren azken txanpan. Andorraren azken 10 puntuko abantailarekin bukatzen zuen hirugarren laurdena, 51-61.

Azken laurdenean 0-11ko partzialak abantaila handia ematen zion Andorrari markagailuan, 51-72 (35. min). Motos eta Berazak hiruko marratik sartzen zituzten Guuk Gipuzkoaren puntuak. Partida 62-79 amaitzen zen. Guuk Gipuzkoa playoff moduan jartzen zen datorren asteko Coruñaren aurkako partidak prestatzeko.