KRONIKA – 20. JARDUNALDIA

Inveready Gipuzkoa Basket eta Tizona Burgosen arteko ligako 20. jardunaldia jokatu zen atzo. Azken emaitza 93-65ekoa izan zen, Inveready Gipuzkoaren aldekoa. Partiduko jokalari baloratuena Tanor Ngom izan zen, 10 puntu sartu eta 8 errebote hartu zituena.

Partidaren osteko prentsaurrekoan, Yon Gonzalezek honakoa adierazi zuen: «Liga hau oso azkarra da eta Kantabriaren partida buruan izan behar dugu bolada on honekin jarraitzeko».

Gainera, Gonzalezek eskerrak eman nahi izan dizkio Sergio Garciari, ezin izan zuen prentsaurrekoan egon partidan zehar belaunean min hartu zuelako. Sergiok ezin izan zuen partida zutik zuzendu, baina bere laguntza funtsezkoa izan zen, taldea zuzendu eta lasaitasuna emanez.

Topaketaren estatistikak hurrengo estekan aurki daitezke. Hurrengo partida ligako 21. jardunaldiari dagokio. Inveready Gipuzkoa Basketek Alega Cantabria taldearen aurka jokatuko du, 12:30ean, otsailaren 15ean, igandean, Vicente Trueban.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.