Guuk Gipuzkoa Basketek play-offetarako sailkapen matematikoa berretsi du, Grupo Alega Cantabriaren aurka Vicente Trueba pabilioian. Luzapenean erabaki da partida zirraragarri hau. Odriozolaren gizonek 96-106 gainditu dute aurkaria.
Erritmo biziarekin hasi da partida Torrelavegan. Aurrecoechea eta Barcello izan dira saskiratzaile nagusiak lehen minutuetan. Hala ere, nahiz eta nagusi izan, jaurtiketa librean asmatu ez izanak lehen 10 minutuen amaierara alde handiagoarekin iristea eragotzi zuen. (20-24)
Bigarren laurdenak erritmo oso altuarekin jarraitu du. Saskiratze trukea zen nagusi, horrek Guuk Gipuzkoa Basketi kalte egin dio eta Grupo Alega Kantabria puntu bakarrera hurbildu da atsedenaldira iristeko 2 minuturen faltan. Une horretan atera zuen taldeak bere jokorik onena: baloiaren mugimendu ona, defentsa handia eta asmatzea. Savkov, Barcello eta Manexen hirukoei esker +1etik +11ra pasa da markagailua. Etxekoek markagailua 43-51 jarri zuten atsedenaldian.
Atsedenaldia eta gero ez da eroso egon Guuk Gipuzkoa Basket. Kantabriak oso ondo egin du eta Sansek laurden estratosferikoa burutu du. Eta hor zegoen Barcello, bere erakustaldi partikularrarekin, norgehiagoka berdinduta mantentzeko. (71-72)
Azken laurdenaren hasierak hirugarrenaren joerari eutsi dio. Kantabria erosoago zegoen kantxan eta 6 puntuko aldea izatera iritsi da. Eta hor, berriz ere, Alex Barcelloren figura agertu da, 39 punturekin eta 46ko balorazioarekin amaitu duena. Amerikarrak hiru goitik jarri du Guuk Gipuzkoa baina Sansen hiruko batek luzapenera eraman du partida. (83-83)
Luzapenean Guuk Gipuzkoa Basket jaun eta jabe izan da, luzapeneko 5 minutuetan 23 puntu sartuta. Azkenean, 96-106 play offetarako txartela ixteko.
Klubak eskerrak eman nahi dizkie Kantabriara joandako zale guztiei, partida osoan zehar taldeari babesa eman diotelako.
PLAY OFFEKO TALDEA GARA!
0 iruzkin