31. JARDUNALDIAREN KRONIKA | Porrot gogorra luzapenean

Gipuzkoa Basketen porrota, azkenerako zaila izan den partidan. Azken emaitza Real Betisen aurka 93-99.

Partida oso erritmo altuan hasi da, ia etenik gabe baloia zelai batetik bestera korrika zebilela. Berdeek, hasieran kontzentratuago, egoera eraginkortasun handiz aprobetxatu dute, lehen laurdenaren erdialdean 9-16koa jarriz. Betis aurretik egon da lehen minutuetan, baina Guuk Gipuzkoa Basketek aldea murriztu du minutuak pasa ahala. Lehen geldialdian, 22-25.

Laurdena hobeto hasi da urdinentzat, lehen erasoetatik lehen aldiz markagailuan aurretik jarri baitira. Manexen hiruko eder batek buelta eman dio markagailuari eta 27-25 jartzen zuen. 12-0eko partzialak abantaila handia jarri dio Odriozolaren taldeari, eroso baitzeuden kantxan. Manexen eta Anderren hirukoek distantziak hartzeko balio zuten, baina bisitariak ere hirukoak saskiratzeko gai ziren. Atsedenaldian, 46-35.

Hirugarren laurdenak bide beretik jarraitu du. Ivan Aurrecoechea pinturaren jaun eta jabe zen eta bere eskuetatik pasatzen zen guztia sarten zuen. Distantzia 10 puntutan mantentzen zen donostiarrentzat eta bazirudien dena kontrolpean zegoela harmailak “Ivan El Terrible” oihukatzen zuen bitartean. Hala ere, bisitariek azkenengo segundoan hiruko bat sartu zuten eta markagailua 63-59koa izan zen azken 10 minutuen faltan.

Azken laurdena gaizki hasi da urdinen interesentzat. Betisen hasiera on batek partida berdindu du 63-63ko emaitzarekin. Taldeak esfortzu handia egin behar zuen eta horrela egin du hurrengo erasoetan 6-0eko partzialarekin. Hala ere, ez zen erraza izango. 14 segundoren faltan, berdinketa zegoen markagailuan. Marciusi eman gabeko azken saskiratze polemiko baten ondoren, partida luzapenera joan da.

Luzapena 0-7ko markagailuarekin hasi da, gauzak oso zail jartzen zituena. Ez da buelta egiteko modurik izan eta partidaren amaieran, 93-99.

Hurrengo erronka Fuenlabradan izango da, datorren larunbatean, 18:30ean. Goazen Guuk Gipuzkoa Basket!

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude