KRONIKA 33. JARDUNALDIA | ONENA GERATZEN DA

Guuk Gipuzkoa Basket garaile atera da Angulas Aguinaga Arenan, HLA Alacanti 97-87 irabazita.

Partidaren hasiera oso berdintsua izan da talde baten eta bestearen kolpeekin. Markagailuan hamarna iristen zen lehen laurdenaren bostgarren minutura. Hortik aurrera, Mikel Odriozolaren taldeak defentsa-listoia igo du, 15-2ko partziala kateatu dute eta lehen laurdena 29-13 markagailuarekin amaitu da.

Bigarren laurdenean taldearen defentsa-mailak jarraitu du, eta +20 inguruan ibili da partidaren zati handi batean. Atsedenaldiaren aurretik, momentu onak kanpokoentzat, eta 53-37 izan da atsedenaldiko markagailua. 

Hirugarren laurdenean, kanpokoek listoia igo eta markagailura hurbildu dira. Ikusleek estutu egiten zuten, baina Davisonek lauko diferentzia jarri du hirugarren laurdenaren amaieran.

Azken hamar minutuetan, Angulas Aguinaga Arena piztu egin da. Ander Martínezek 19 puntu lortu ditu, eta Orozen bi hirukoek hankaz gora jarri du pabiloia. Partidaren amaieran, 97-87.

Liga erregularreko azken partida Angulas Aguinaga Arenan. Orain onena geratzen da, play off-ak, eta, horretarako, Angulas Aguinaga Arenan izan den giroa errepikatu beharko da.



0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude