DELTECO GIPUZKOA BASKET – AFANION CB ALMANSA (74-66)

Delteco Gipuzkoa Basket taldeak garaipen garrantzistua lortzen du Gascan.

Partida hasten zen eta Deek hiruko batekin lehenengo puntuak ematen zizkion Delteco Gipuzkoa Basket taldeari. Fayek bi aldiz saskiratzen zuen eta Deletcok lehenengo bentaja txikia lortzen zuen. Almansak distantzia berreskuratzen zuen eta aurretik jartzen zen markagailuan. Sollazzok hiruko batekin erantzuten zuen eta Nikolaren jokalariak aurretik jartzen ziren berriro. Jawararen bi saskiratzerekin Deltecok 6 puntukoa aldea lortzen zuen. Azken minutuan bi taldeek saskiratzen zuten eta bukaera iristen zen 18-14.

Bigarren zatia hasten zen eta kanpoko taldeak hiruko bat saskiratzen zuten. Erreakzio azkarra Deltecoren partetik Rozitis, Ancizu eta Jawararen puntuei esker bentaja berreskuratzen zuten. Deek orduan hiruko bat lortzen zuen 10 puntuko aldea jartzeko. Almansak erreakzionatzen zuen eta Deltecoren ihesa neutralizatzen zuen. Muprhyk hiruko bat sartzen zuen berriro Deltecori 6 puntuko aldea emateko. Murphyren bi saskiratze ondoren azken minututan laurdenaren bukaerara iristen zen partida 39-29.

Taldeek aldageletatik bueltan ziren eta Murphy hiruko bat lortzen zuen. Almansak ez  zuten galdutzat ematen partida eta 6 puntu segidan lortzen zituten. Deltecok partidaren erritmoa galdu gabe saskiratzen zuen Ancizu eta Sollazzori esker. Deek 6,75 metrotik ere saskiratzen zuen eta 14 puntuko ladea uzten zuen markagailuan. Hurrengo minutuetan bi taldeek lortzen zituzten puntuak eta markagailuan 15 puntuko aldea mantentzen zen. Bukaeraren bi minutu faltan Almansak diferentzia 7 puntutan uzten zuten. Azkeneko jokaldietan Fayek saskiratzen zuen Deltecorentzat eta markagailua 59-50 gelditzen zen.

Azkeneko laurdena hasten zen eta Almansak lehenengo puntuak lortzen zituen. Azkar erantzuten zuen Dee hiruko batekin. Faye, Jaearak eta Deek Deltecorentzat saskiratzen zuten eta bentaja 16 puntutan uzten zuten. Nicolaren mutilak ez zuten saskiratzen hurrengo minututan eta Almansak aprobetxatzen zuen 7 puntura jartzeko. Sollazzok deltecorentzat saskiratzea lortzen zuen. Azken minutura iristen zen partida 10 puntuko aldearekin Deltecorentzat eta Alamansaren saskiratze batekin bukatzen zen partida, 74-66.