DELTECO GIPUZKOA BASKETEK GARAIPENA LORTU DU LIBERBANK OVIEDOREN AURKA

Delteco Gipuzkoa Basket taldeak aurredenboraldiko azken aurreko partidoa jokatu du Tolosako Usabal Kiroldegian, Liberbank Oviedo Urrezko LEB ligako taldearen aurka.

Jokoa hasteko Reed Timmer, Johnny Dee, Adam Sollazzo, Alex Murphy eta Davis Rozitis jokalariak hautatu zituen Marcelo Nicola entrenatzaileak. Lehenengo minutuetan parekatsu jokatu zuten bi taldeek; eta hori zen esperotakoa. Izan ere, bi talde horiek ligako lehenengo postuak lortzeko aukerak dituzte. Aurreneko laurdenari dagokionez, bisitariek bi puntuko aldea atera zien etxekoei: 17 eta 19.

Bigarren laurdenari dagokionez, Reed Timmer jokalariak hartu zuen protagonismoa. Amerikarrak bete betean asmatu zuen: 5/5 lortu zituen bi puntuko jaurtiketetan eta %40a (2/5) 6,75eko lineatik. Hori egin ostean, 42 eta 36 emaitzarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Oviedok bere bertsiorik onena, ordea, hirugarren laurdenean erakutsi zuen. Marcelo Nicolaren gizonak ez zioten maila berari eutsi, nahiz eta Murphy eta Sollazzo jokalariak kantxan ondo jokatu. Gauzak horrela, azken laurdenera bost puntuko aldearekin iritsi ziren, Oviedoren alde: 55 eta 60, zehazki.

Hirugarren laurden korapilatsu baten ostean, azken hamar minutuak partidoaren giltzarri izan ziren. Johnny Dee, partidoan zehar oso egoki ez jokatu arren, markagailuari buelta emateko gai izan zen. Nabarmendu behar da Alex Murphyren jokoa. Izan ere, 23 minututan hamalau puntu lortu zituen jokalariak.
77 eta 69 emaitzarekin amaitu zen Tolosan jokatuta aurredenboraldiko partidoa.

Taldeak ildo onean jarraitzen du lanean eta lagunarteko bat gehiago jokatuko du. Zehazki, irailaren 20an Valladolid taldearekin, Granadaren aurka ligan estreinatu baino lehen.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude