Gaur, ostirala, irailak 6, Delteco Gipuzkoa Basket taldeak Alex Murphy pibot hegala aurkeztu du Donostiako Casino Kursaalean.
Bertan, Casino Kursaaleko Odon Elorza marketing arduraduna eta Delteco Gipuzkoa Basket klubeko Jorge Ibañez Kontseilaria egon dira.
Jorgek bi gauza azpimarratu ditu; batetik, Murphy saskibaloia odolean daukan familia batean hezi dela. Bere aita NBAko entrenatzaile izandakoa eta anaiak ere NBAn jokatu izan du. Bestetik, Jorgek esan duen bezala bere izena Urrezko LEB mailako garrantzitsuenetarikoa izatea espero du taldeak.
Murphyk fisikoki ezinhobe dagoela aitortu du eta denboraldia hasteko desiatzen. Bere kideekin dagoen lehen aldia da baina bereziki ongi sentizen da beraiekin.
Helburu asko dauzka Murphyk baina garrantzitsuena fisikoki bikain egotea da berarentzat.Posizio askotan jokatzeko gai dela azaldu du Murphyk. Maila altuko taldeak daudela dio baina indartsu lehen baino lehen gogor lehiatzeko prest.
0 iruzkin