
23 Aug DELTECO GIPUZKOA BASKET TALDEAK MIKEL URIZ JOKALARIA AURKEZTU DU GAUR DONOSTIAKO PERLON TERRAZAN
Gaur, abuztuak 23, Delteco Gipuzkoa Basket taldeak Mikel Uriz basea ofizialki aurkeztu du Perlon terrazan.
Aurkezpenean Gipuzkoa Basketeko Nacho Nuñez lehendakariak eskertza hitzak eskeini dizkio Urizi, familiartekoak saskibaloi munduan bizi direla azpimarratuz. Ohore handia da hau Gipuzkoa Basket taldearentzat.
Urizek bestalde bere poza adierazi du gure taldeko partaide izatearekin. Denon gozamena bihotz bihotzez espero du. Afizioaren erakarmena eta partiduak irabaztea dauka helburu.
Uriz, 1,80m dauzkan jokalaria Pro B mailako Saint Thomas Basket Le Havre frantziako taldean ibili da azken denboraldian baina Urrezko LEB maila sakonki ezagutzen du. Bertan “antolatzaile hoberena” ere izandakoa da 2014/15 denboraldian. ACB mailan jolasteko aukera ere izan du Urizek Real Betis Energia Plus taldean.