Delteco Gipuzkoa Basket taldeak Peñas Huescaren aurkako partidua irabazi du, taldearen aurredenboraldiko partidu berri batean (82-96).
Hasierako hamar minutuetan, gipuzkoarren lan onak abantaila eman die markagailuan eta Timmerren puntuengatik eta Rozitisen gogortasuna barruan, 12-20 laurden bat izatea ekarri dute.
Nahiz eta taldeak bigarren laurdena ahulago hasi duen, Delteco Gipuzkoa Basketek aurrera pauso bat egin du eta hirukoei esker, markagailua 36-52 puntutan egon da bigarren laurdenaren amaieran.
Atsedenaldiaren ostean, taldearen lan onari esker eta partikularki Reed Timmerren lana ri esker 53-69 markagailura iritsi dira hamar minutu jokatzear zeudela.
Azkeneko laurdenean, Marcelo Nicolaren gizonek asteko entrenamenduetan landutako guztia praktikan jartzen jarraitu zuten. Partidua 82-96 amaitu da Sollazzo eta Timmerrek laurdenaren bukaeran sartutako puntuengatik.
0 iruzkinak