DELTECO GIPUZKOAKO BASKETEK XABI OROZ, JULEN OLAIZOLA ETA MIKEL MOTOS AURKEZTU DITU GAUR DONOSTIKO DOMINO´S PIZZAN

Gaur, astelehena, irailak 2, Delteco Gipuzkoa Basketek Xabi Oroz, Julen Olaizola eta Mikel Motos jokalariak aurkeztu ditu Donostiako Domino’s Pizzan. Joti Díaz kontseilariak klubaren izenean parte hartu du. 

Diazek 3 jokalari gipuzkoarrek taldeari bere esperientzia emango diotela esan du.

Mikel Motos jokalaria denboraldiari hasiera emateko irrikan dago. Denboraldi batzuk kanpoan igaro ditu, hobera egin du eta asko ikasi du eta asko ekar dezakeela uste du. Taldea ona dela azpimarratu du, baina egokitzapen denbora labur bat beharko dutela uste du inoiz elkarrekin jokatu ez dutelako.

Xabi Orozek bere aldetik garrantzitsua dela taldean aritzea esan du, etorri berriei bere laguntza eskaintzen ari da eta kantxan bere onena egingo du.  

Julen Olaizola “bere klubera” ilusio handiz itzuli da, lesioa izan du. Taldeak bere helburu guztiak lortzeko bere laguntza osoa emango du. Bere egoera fisikoari dagokionez, baikorra dela esan du eta gauzak ondo doazela. Taldea oso osatua dela eta berak asko eman dezakeela uste du.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude