DICAMER GUUK GIPUZKOAREN BABESLE BERRIA

Dicamer, atseden artikuluen enpresak, eta Guuk Gipuzkoak lankidetza hitzarmena sinatu dute.

Dicamer 20 urte baino gehiagoko familia enpresa bat da, atseden hartzeko gaiak fabrikatzen eta saltzen dituena, eta aholkularitza pertsonala da bere tresna nagusia. Gainera, atsedena handitzeko material berriak, erabat pertsonalizagarriak diren produktuak, neurrira egindako artikuluak eskaintzen ditu eta 120 euroko deskontua eskaintzen dute koltxoi zaharra eramateagatik.