Harrobia

2022ko ekainean, akordio historiko bat sinatu zuten Gipuzkoa Basketek eta Easo Basketek.
Hitzarmen horren bidez, Easo Basketeko hiru klub –gerora zortzi izan ziren– Gipuzkoa Basketen egituraren parte bihurtu ziren.

Akordioaren helburua bi kluben arteko harremanean sakontzea da, eta etorkizun gehien duten harrobiko jokalarien eta entrenatzaileen prestakuntza hobetzea eta bizkortzea.

Gipuzkoa Basketek diru-kopuru bat jarriko du datozen hiru urteetan, Andy Panko enbaxadorearekin lortu duen akordioari esker. Hark, Panko Performance kirol-garapeneko markaren bidez, baliabide ekonomikoak jarriko ditu Gipuzkoa Basketek bereziki Easorekin eta, oro har, Gipuzkoako saskibaloiarekin kolaboratu ahal izan dezan.

Hitzarmen horren bidez, Gipuzkoa Basketek aurrera egin nahi du Gipuzkoako saskibaloiaren etxe bihurtzeko apustu irmoan. Azken finean, Gipuzkoako saskibaloiak klub guztien arteko elkarlana behar du. Ahalegin horretan ez dago inor sobran, eta lor daitekeen energia guztia behar da. Gipuzkoa Basket eta Easo ziur daude apustu horren birtualitateaz, eta bi kluben arteko hitzarmena horren adierazgarri da.