ACUNSA GIPUZKOA SOLIDARITATEAREN ALDE JOKATZEN DU

Gazteen Gurutze Gorria eta Acunsa Gipuzkoa Basket solidaritatearen alde elkartu dira “Haien eskubideak jokoan” kanpainan, Gabonetarako jostailu-bilketa bat antolatzen.

Acunsa Gipuzkoak, Illunbera hurbiltzen direnei abenduaren 12an, Força Lleidaren aurkako partidara, jostailu berri, ez beliko eta ez sexista batekin etortzea eskatzen die. Jostailu bat ematearen truke, taldearen bufanda bat jasoko dute.

Horretarako, 17:00etatik 18:00etara, bilketa-puntu bat jarriko da, partidara doazenek bilketarekin laguntzeko. Helburua, Gipuzkoan 5427 jostailu biltzea da eta jolasa haurren oinarrizko eskubidetzat hartzea, eta sortzen dituen onurak txikienei helaraztea.

COVID-19aren osasun-egoerak eragindako krisiak okerrera egin du Gurutze Gorriak laguntzen dituen familietan, eta, horregatik, proiektu honek are garrantzi handiagoa hartzen du haur eta gazte horiek jolasteko zailtasunik ez dutela bermatu nahi den testuinguru horretan.

Azken bi denboraldietan Gipuzkoa Basket taldeak Gazteen Gurutze Gorriarrekin lan egin du, eta jende askok parte hartu du kanpainetan. Gazteen Gurutze Gorriko boluntarioen eta erakunde laguntzaileen lanari esker, aurreko kanpainan 4572 jostailu berri, ez-sexistak eta ez-belikoak banatzea lortu zen.