Klubak Jasangarritasun Manifestua sinatu du erakunde sozialekin

Ostegun arratsaldean Angulas Aguinaga Arenan hainbat eragile eta erakunde sozial bildu dira Gipuzkoa Basketekin bat egiteko Naturklimarekin hartutako ingurumenarekiko konpromisoan. Era berean, manifestua zabalik dago etorkizunean elkarte gehiagok bat egin eta sinatzaileen zerrendarekin bat egin dezaten. Honako testu hau sinatu dute bertaratutakoek:

Gipuzkoako erakunde eta entitate sozialok, behean sinatzen dugunok, ingurumenaren iraunkortasunaren, biodibertsitatearen eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren aldeko manifestu hau sinatu dugu, Ingurumenaren Munduko Egunaren hurrengo ospakizunaren testuinguruan.

Gizarte-sentsibilitatea globalizatu egin da klima-aldaketaren, planeta-biodibertsitatearen atzerakadaren, kutsaduraren eta natura-baliabideen murrizketaren ondorioz. Ingurumenaren iraunkortasunaren aldeko apustu irmoak esan nahi du oreka mantendu behar dela baliabide naturalen, ingurumenaren zaintzaren eta giza beharren artean.

Ingurumen-kontzientziazioak gizarteratzea, hezkuntza eta osasuna bultzatzen ditu, eta, aldi berean, ingurumen-inpaktua murrizten laguntzen du, besteak beste, energia-kontsumoa murriztuz, hondakinak birziklatuz eta mugikortasun iraunkorra sustatuz.

Gipuzkoako erakundeok, adierazpen honen sinatzaileok, gure gain hartzen dugu ingurumenaren iraunkortasunari, biodibertsitateari eta klima-aldaketaren aurkako borrokari laguntzeko erantzukizun partekatua. Belaunaldi berrientzako etorkizun jasangarria legatu nahi dugu, hezkuntzaren eta dibulgazioaren bidez ateak irekiz eta ilusioak sortuz.

Helburu hori lortzen laguntzeko asmoz, gure borondate irmoa berresten dugu:

Gipuzkoan lankidetza, elkartasuna eta talde-lana bezalako balioak SUSTATZEA, bizimodu osasungarriagoak errazteko.

LOTZEA gure jardueraren garapena Europako Itun Berdean jasotako estrategiarekin. Itun horren helburua da EB trantsizio ekologiko baterako bidean jartzea, neutraltasun klimatikoa 2050. urtean lortzeko gai izango dena.

Lurraldean ekonomia iraunkorrago eta sendoago baterantz aurrera egiten LAGUNTZEA, ingurumen-iraunkortasunik gabe ez baitago iraunkortasun ekonomiko edo sozialik.

Gipuzkoako herritarren kontzientziazioa SUSTATZEA, gizarte oparoago, jasangarriago eta osasungarriago baterantz aurrera egiteko.

SENTSIBILIZATZEA gizartea gure planeta ulertzeko eta zaintzeko, naturarekiko harremanean oinarritutako hezkuntza berde batean sakontzeko gai den ingurumenarekiko konpromisoaren bidez.

Honako elkarte hauek atxiki dira:

  • DONOSTI GIPUZKOA BASKET
  • AGIFES 
  • APOYO DRAVET 
  • ASPANOGI                         
  • ASOCIACION MESTIZA
  • ATECE                               
  • BANCO DE ALIMENTOS
  • GAUTENA 
  • JUNEREN HEGOAK
  • HAZTE VISIBLE                 
  • MINDARA
  • NUPA              
  • URRETXINDORRA SOS RACISMO
  • WHY NOT
  • BERA BERA R.T.
  • ELKARREKIN KOOP. TXIKI

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude