RACVN GUUK GIPUZKOAREKIN DUEN AKORDIOA BERRITU DU

Guuk Gipuzkoa Basketek eta Real Automóvil Vasco Navarrok 2022-2023 denboraldirako akordioa berritu dute. David Leon-ek, klubeko marketin zuzendariak eta Eduardo Martinez-ek, RACVNko zuzendariak, bi erakundeak seigarren urtez jarraian elkartuko dituen akordioa sinatu dute.

Real Automóvil Vasco Navarro gidarien sustapen, babes eta defentsarako helburuarekin sortu zen, bere bazkideentzat ahalik eta abantaila eta onura gehien lortuz. Gaur egun, 18.000 bazkide inguru ditu, eta Euskal Herrian mugikortasunaren arloan ordezkaritza handiena duen erakundea da.