ILLUNBEKO HURRENGO PARTIDUAN “ABONATUAREN EGUNA” OSPATUKO DUGU

Abenduak 2an, larunbata, arratsaldeko 19.00tan Donostia Arenan Delteco GBC – Montakit Fuenlabrada partidua jokatuko da.  Egun honetan , Klubak ekimen desberdinak antolatu ditu bere abonatuen fideltasuna eta laguntza eskertzeko intentzioarekin.

Abonatu bakoitzak doaneko sarrera bat lortzeko aukera izango du Klubeko Bulegoetan (Anoeta Pasealekua 22-1) Abenduaren 1-a arte (13.30ak arte).

Honetaz gain, Euskararen Eguna dela eta, pintxo-potea egingo da Illumbeko kanpokaldean partidua hasi aurretik, txistorra-pintxoa + ura edo sagardoa 1,50€ko prezioan bazkideentzat.

 

GOGORATU! Abonatua bazara, txartela aurkeztuz:

  •  Delteco GBC – Montakit Fuenlabrada partidurako sarrera dohainik (Klubeko bulegoetan bakarrik Abenduaren 1a arte – 13.30ak arte).

  •  Pintxo-potea: Txistorra + ura / sagardoa 1,50€tan (2€ bazkide ez direnentzat)

  •  Beti bezala, %10eko deskontua Denda Ofizialean (7-8 atean)

MILA ESKER, ABONATU!