ESC LALIGA & NBA GUUK GIPUZKOAREKIN ELKARLANEAN

ESC LaLiga & NBAk eta Guuk Gipuzkoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Horrela, Guuk Gipuzkoa erakunde honekin akordioa sinatzen duen Estatuko lehen kluba izango da.

Akordioa gaur goizean aurkeztu da Angulas Aguinaga Arenan, Alejandro Fernandez Luengo ESC LaLiga & NBAko presidentea eta Nacho Nuñez klubeko presidentea.

Nacho Nuñezek akordioa sinatu izana baloratzen zuen. “Poz handiz, ESC LaLiga & NBArekin lankidetza, teknifikazioa eta instalazioen partekatzea adostu dugulako. Guuk Gipuzkoa beraiekin akordioa sinatu duen estatuko lehen klub profesionala. Gure jendeak, bai jokalari profesionalek, bai EBA taldeak, Juniorrek, Kadeteek eta Gipuzkoa Basketen aterkipean geratzen den egitura guztiak, instalazioak erabili ahal izango dituzte eta NBAren, Alejandroren eta bere taldearen eskutik garatzen diren ikastaroetan, teknifikazioetan, parte hartu ahal izango dute”.

Bestalde, Alejandro Fernandez Luengok zioen “harro egoteko modukoa da saskibaloi-klub profesional batekin egindako lehen akordioa izatea, eta espero dut fruitu eta poz asko emango digula. Gu, ESCn, proiektua sortu zenetik, kirol-coliving fromakuntza bateratzen lehenak izaten saiatu gara. Produktu berritzailea da Europan, eta komunitate bat sortzeko, kirolarientzako prestakuntza eta teknifikazio egokituaz izateko aukera ematen du.

ESC LaLiga & NBAk sortutako akademia, jokalari gazteei zuzenduta dago. Bertan, saskibaloiaren hobekuntza tekniko-taktikoak egiteko hainbat programa egiten dira, betiere jokalarien hezkuntzarekin eta prestakuntza akademikoarekin uztartuz.

Guuk Gipuzkoaren talde afiliatuei ESC LaLiga & NBAk burututako T3N Sport & Investment programa aurkeztuko zaie. Jokalariak nazioarteko edo Europako txapelketetara gonbidatuak izan daitezke, edo 3X3 saskibaloi diziplinan aritu, Madrilgo LaLiga & NBA kirol-guneko instalazioak erabiliz. Gainera, ESC Madrid Sport Village kirol-gunera joaten diren Gipuzkoa Basketeko jokalariek kirol-ataletik kanpoko instalazioak erabili ahal izango dituzte.

T3N Sport & Investment egiten ari diren jokalariak zein entrenatzaileak hobekuntza- eta hobekuntza-jardunaldietara gonbidatuko dituzte Donostiara, Gipuzkoa Basketen dinamikak, entrenamenduak eta lan egiteko modua probatzeko.