GBC-REN SARRERA FAMILAR BERRIA

Endesa Ligaz familian gozatu nahi baduzu, zortea duzu. GBC-k bere sarrera familiar berria jartzen du salgai. Sarrera hau bikote batentzako eta 18 urte baino gutxiagoko bere seme-alaba guztientzako da.

Sarrera hau erosteko, Anoeta Pasealekua 22, 1ºan dauden klubeko bulegoetan eskuratu dezakezu familia-liburua erakutsiz astelehenetik ostiralera, 9.30etatik 13.30etara eta 16.30etatik 18.30etara (ostiral arratsaldean itxita – sarrera bakarrik bulegoetan saltzen da).

35€ Fondoa, 45€ Izkina eta 55€ Tribuna. Hauek dira familia osorako Donostia Arenan saskibaloi onenaz gozatzeko prezioak.

Unicajaren aurkako partiduaren sarrerak (igandea, azaroak 12, 18.00) salgai daude jada, eta laster Montakit Fuenlabradaren aurkakoak ere (larunbata, abenduak 2, 19.00) egongo dira eskuragai.

Eta saskibaloiaz denboraldi osoan merkeago gozatu nahi baduzu, egin zaitez abonatu bai klubeko bulegoetan gure bai web-orrian.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude