Kirol klubak eta enpresa gipuzkoarrak babes-hitzarmena sinatu dute eta hainbat proiektutan lankidetzan arituko dira.
Gipuzkoa Basketek eta Amenabarrek 2024-2025 denboraldirako babes eta lankidetza akordioa lortu dute. Akordioari esker, Illunbek ‘Amenabar Arena’ izena eskuratuko du hemendik aurrera. Elkarren arteko konpromisoak bi entitateen arteko lankidetza-espazio desberdinak indartzen lagunduko du eta Gipuzkoa Basket klubaren kirol jardueratik haratago proiektatuko da FEB Lehen Kategoria Ligan eta Kopan.
Gipuzkoa Basket eta Amenabarren arteko elkarteak aukera emango du, besteak beste, klubak denboraldi berrian aurrera eramango dituen hiru proiektu sustatzeko: lurraldeko klubak batzen dituen Gipuzkoako saskibaloiaren piramide bat finkatzea eta euren harrobia lantzea beheko kategorietan; Klubaren jarduera guztietan ingurumen-iraunkortasunaren aldeko apustu irmoa, Naturklima Fundazioarekin elkarlanean; eta gizartearen zerbitzurako bokazioa duten eta klubak lankidetza hitzarmenak mantentzen dituen Gipuzkoako hainbat entitaterekin lankidetza hazteko espazioak aktibatzea.
Gipuzkoa Basketek uste du Amenabarrekin duen babes eta lankidetza hitzarmenak kirol lehiaketetan presentzia duen klub gisa haratago doazen proiektu eta ekimen berriak egiteko nahia gauzatzeko bermea dela.
Hitzarmenari esker, klub gipuzkoarrak bere lau hamarkada baino gehiagoko esperientzian Gipuzkoan erro sendoak frogatu dituen enpresa baten lankidetza izango du.
Gipuzkoa Basket proiektua jasangarritasun ekonomikorako bokazioan, gipuzkoar talentuaren sustapenean eta lurraldeko gizarte entitate ezberdinekin lankidetzarako espazioak zabaltzeko nahian oinarritutzen da.
Testuinguru horretan, Amenabarrek Gipuzkoa Basketekin duen babes-hitzarmenak kirolak hartzen duen erabilgarritasunari buruzko ikuspegi partekatuarekin bat egiten du, gero eta gizarte hobeago bat eraikitzen lagundu dezaketen printzipio eta balioak proiektatzeko.
0 iruzkin