GIPUZKOA BASKETEK BERE EKIPAZIO BERRIA AURKEZTU DU

Miramar Jauregia izan da Gipuzkoa Basketek eta hummel kirol-markak Endesa Ligara itzulian jantziko dituzten ekipazioak aurkezteko aukeratu duten tokia.

Ingurune paregabe honetan elkartu dira hedabideak eta Gipuzkoa Basketen ordezkariak 17.00etatik aurrera 17-18 denboraldian izan duten sekreturik garrantzitsuenetariko bat erakusteko.

Joan Pardina eta Dani Pérez jokalarien eskutik kanpaina honetako lehenengo ekipazioa erakutsi gu klubak. Diseinu moderno eta estilizatu honek urdina mantentzen du bere kolore bezala.

Aurten bai jokalariek, bai zalegoak saskibaloia bere azalean sentituko dute, eta horregatik agertzen da baloia kamisetan.

Taldeak bihar Bilbao Basketen aurka jokatuko duen Euskal Kopako partiduan estreinatuko du ekipazioa, baina bigarrena ezagutzeko, zaleek pixka bat itxaron beharko dute.