HANDIA ZARA, TXIKI!

“Behetik hasita, gauza garrantzitsuak eraiki daitezkeela ikasi dugu. Kluba osatzen dugunok, gure zaletuekin batera, apaltasuna, esfortzua eta zintzotasuna osatzen duten gure filosofia eta baloreekin bat egingo duten jokalari taldea egingo dugu. Beti helburu berdina jarraituz: Gipuzkoa saskibaloiaren elitean mantentzea. Horrexegatik behar zaituztegu, elkarrekin lortuko bai dugu”.

Hurrengo asteartean, Gipuzkoa Basketek abonatu berrientzako epea irekiko du Gipuzkoa saskibaloiaren elitera itzultzen den ilusioz beteriko denboraldi batean.

175€-tik aurrera helduak, 377€-tik aurrera abonu familiarra eta 98€ 18 urte baino gutxiagoko gazteak eta 26 urte baino gutxiagoko ikasleak. Abonuak bai interneten bidez (www.gipuzkoabasket.com), bai klubeko bulegoetan (Anoeta Pasealekua 22, 1.) egin ahal izango dira. Berritasun bezala, aurten langabe dauden pertsonek 98€-ko prezio berezia izango dute.

Hurrengo astelehenean GBCk kanpainari hasiera emango dio bere sare sozialetan egingo duen lehiaketa batekin, eta 22 asteartean zale guztiek beren abonuak egin ahal izango dituzte.

Beste urte batez, klubak eskerrak eman nahi dizkio BOSTNAN agentziari kanpaina hau sortzeagatik, eta Idifilms produktoreari bere laguntzagatik.

Gogoratu… Handia zara, txiki!

“ABONATU ZAITEZ HEMEN” link=”https://youtu.be/xYn1kgGzIH0″

KANPAINIAREN BIDEOA

“https://youtu.be/xYn1kgGzIH0”

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude