hummel firma daniarrak Gipuzkoa Basket taldea jantziko du ACBko itzulera honetan. hummel lau urtez izango da GBCren Babesle Teknikoa, eta Endesa Ligan egonkortasuna aurkitzeko etapa berri honetan klub gipuzkoarraren ondoan egongo da.
hummelek 90 urte baino gehiago daramatza ehungintzan, eta talde arrakastatsu ugari jantzi ditu denbora luze honetan zehar. Izaera gogorreko talde eta pertsonei zuzendua dagoen marka da, energia eta espiritu positiboarekin taldean lan egiten dutenak, GBCren kirol-proiektu berriarekin bat datorren filosofia.
hummelekin batera, ekipazio ofizialak eta irailetik aurrera salgai egongo diren eta zalegoarentzat erakargarriak izango diren sportwear produktuak izango ditu Gipuzkoa Basketek. Eta honetaz gain, denboraldian zehar bilduma puntualak aterako dituzte ere.
Nekane Arzallus, Gipuzkoa Basketen Presidenteak, GBC familiara ongi etorria eman nahi izan dio hummeli “kluba oso pozik dago akordio honekin” adierazten. “Harreman hau biontzat oso positiboa izango dela ziur gaude eta garai berri hau hummel bezalako konpainia baten alboan hasteaz oso pozik gaude”.
0 iruzkin