JOAN PARDINA 4 DENBORALIRAKO DATOR BERRIRO

Joan Pardina (1993) Gipuzkoa Basketen proiektu berrira batzen den iazko denboraldiko heroietariko bat da. Bartzelonako hegaleko gaztea CB Peñas Huesca taldetik iritsi zen joan den udan Donostiara. Jokalari garrantzitsua izateko bidean zegoen, eta dudarik gabe denboraldi osoan bere balioa erakutsi zuen.

7.6 puntuko batezbestekoa 25.28 minutuetan eta 10,2eko balorazioa Porfi Fisac-en konfiantza ekarri diote, eta honek epe erdi-luzera bere proiektura ekarriko du 4 denboraldiz (2+2 formularekin).

GBCren koloreak defendatzen eta lanarekin laster errealitate batean bilakatuko den promesa gaztea.