Donostia Kirolak abian jarri du Jokoak programa berria, hain masiboak ez diren edo denboraldian zehar beste kirol batzuek adinako oihartzun mediatikoa ez duten baina, hala ere, Donostiako kirol ekosistemaren aberastasunean funtsezkoak diren kiroletan arreta jartzea helburu duena.
Egitarau osoa abuztuaren 3an izango da, hiriko zazpi tokitan: Grosen, Egian, Bulebarrean, Alderdi Ederren, Urumean, Zurriolako hondartzan eta Kontxan.
Gipuzkoa Basket Blas de Otero plazan izango kirol urbanlekin: 3×3 saskibaloiarekin eta skatearekin hain zuzen ere. Batetik, 3×3 lehiaketa egongo da, bi kategoriatan: 16 urtetik beherakoak eta 16 urtetik gorakoak. Bestalde, skaterako Half Pipe bat jarriko dute. Abuztuaren 3an, goizean, haurrentzako prestakuntza ikastaroak eskainiko dituzte eta arratsaldean Euskadiko Txapelketarako proba puntuagarria egingo da.
0 iruzkin