Gipuzkoa Basketek eta Josip Vrankicek akordioa lortu dute Josipen kontratua denboraldi baterako luzatzeko. Vrankic iazko udan heldu zen, beraz, bere bigarren denboraldia izango da Gipuzkoa Basketen elastikoa defendatzen.
Aurreko liga erregularrean ondorengo zifrak eman zituen batez beste: 8,6 puntu eta 3,5 errebote partidako. Aurreko denboraldiko 14 partidatan 10 puntu baino gehiago lortu zituen.
Josip berrituta, zazpi dira datorren denboraldiari begira konfirmatutako jokalariak: Aitor Zubizarreta, Isaac Mayo, Manex Ansorregi, Ander Martinez, Mads Stürup, Javier Nicolau eta Vrankic bera.
Datozen asteetan, 2024 – 2025 denboraldiko izen propioen inguruko berriak iristen jarraituko dute.

0 iruzkin