
07 Apr JULEN OLAIZOLA
Gaur goizean, Julen Olaizola, jokalari donostiarra, kazetariek bidalitako galderei erantzun die. Elkarren segidako hiru porroten ondoren iritsten da taldea, eta bere bertsiorik onena berreskuratu nahi dute partidako 40 minutuetan, “oso gaituta gaude, erakutsi dugulako. Azkenean inork espero ez zituen garaipenak lortu ditugu, momentu txarrak izan ondoren. Izpiritua galtzen ez duen taldea gara, gure jokoan eta lanean konfiantza jarri behar dugu, eta hori da garrantzitsuena”.
Larunbat honetan Coosur Real Betis-en aurka jokatuko dute Illunben, “oso jende handia dute barrutik, eta talentu handiko kanpoko jokalariak dituzte, hala nola Feldeine”. Olaizolak argi dauka zein izango den partidaren plana, “partida gogorra izango da, bataila bat izango da, eta lehiatu, gure jokoa egin, errebotea kontrolatu, korrika egin eta Marcelok eskatzen diguna egin behar dugu”.
Bederatzi partida geratzen dira denboraldia amaitzeko, eta azken aste honetan nola ikusten den galdetzean zera esaten zuen, “Ondo nago, konfiantzaz nago, uste dut Marceloren konfiantza daukala ematen didan minutuetan ekarpenak egiteko, eta egia esan, geratzen zaizkigun partida horiek jokatu eta hau aurrera ateratzeko gogo handiz nago”.