REALAK GORA EGINGO DU GUUK GIPUZKOA BASKETEKIN

Igande honetan, 12:00etan, Guuk Gipuzkoak Zunder Palentzia Urrezko LEB Ligako liderraren aurka jokatuko du Angulas Aguinaga Arenan. Beranduago, 16:15eTan, gauza bera egingo du Realak Valentziaren aurka Reale Arenan.

Realaren laguntzari esker, Guuk Gipuzkoak talde txuri urdineko bazkideak Angulas Aguinaga Arenara gonbidatzen ditu taldea animatzera. Realeko bazkideek 7 €-ko sarrerak izango dituzte helduentzat eta 5 €-koak 18 urtetik beherakoentzat. Asteazken honetatik aurrera erosi ahal izango dira Gipuzkoa Basketen bulegoetan (Anoeta pasealekua 22, 1.a) edo leihatilan ordubete lehenago, partida egunean bertan, Realeko bazkide txartela aurkeztuz.

Gainera, Angulas Aguinaga Arena inguruan fan zone bat egongo da 10:30etatik aurrera foodtruck, edari barra, Dj eta saskibaloi lehiaketekin, zaleek partidaren aurretik goza dezaten. Lur azpiko aparkalekua erabilgarri egongo da bi partidetarako, 3 euroren truke.