
31 Jan LEVITEC HUESCA – DELTECO GIPUZKOA BASKET (69-89)
Delteco Gipuzkoa Basket garaipenaren bidera bueltatzen da Huescan.
Partida hasten zen eta Murphyk lehenengo bi puntuak lortzen zituen Deltecorentzat. Huescak hiruko bat lortzen zuen baina Deltecok Dee eta Orozen puntuei esker aurretik mantentzen ziren. Laurdena bukatzeko bost minutu falta zirenean partida 11 puntura berdintzen zen. Deltecoerntzat Murphy eta Sollazzok saskiratzen zuen aurretik mantentzeko taldea. Bukaeraren minutu bat faltan Deltecok bost puntuko aldea lortzen zuen. Azkeneko minutuan Huescak markagailua murrizten zuen eta bukaera iristen zen 22-23.
Bigarren laurdena Deeren hiruko batekin hasten zen. Deltecok bost puntuko aldea mantentzen zuen Jawara eta Deeren puntuei esker. Deltecok bonusera laster iristen zen eta Huescak jaurtiketa libreetatik markagailuaren aldea murrizten saiatzen zen. Baina Delteco oso serio erasoan 9 puntuko aldea mantentzen zuen. Atsedenaldiaren bi minutura Huescak 4 puntura murrizten zuen aldea baina Ancizuk eta Sollazzoren hirukoekin amaiera iristen zen 36-48.
Taldeak aldageletatik bueltan ziren eta Deek 6,75 metrotatik saskiratzen zuen. Aldea 15 puntura igotzen zen Murphy, Rozitis eta Deeren puntuei esker. Murphyk eta Sollazzok aldea handitzen zuten 20 puntura. Huescak desberdintasuna murrizten saiatzen zen baina Deltecok oso serio erasoan 20 puntuko aldea mantentzen zuen Oroz eta Muticen puntuei esker, 46-66.
Azken laurdena hasten zen Huescaren saskiratzearekin. Deltecok bonusean laster sartzen zen eta Huescak aldea jaurtiketa libreetatik murrizten saiatzen zen. Baina aldea mantentzen zuen Delteco Rozitis eta Motos-ren saskiratzei esker. Bukaeraren bost minutura 19 puntuko aldearekin Huescak berriro jaurtiketa libreetara joaten zen. Alde 13 puntura jaisten zen. Baina azkeneko inutuan Delteco 7 puntu eskuratzen zituen eta amaiera iristen zen, 69-89.