LEVITEC HUESCA LA MAGIA – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (85-68)

Huescan, aste arteko partida Steinarssonen hiruko batekin hasten zen. 8-0ko partzial lokala markagailuari buelta ematen zion, 8-3 (3. min). Acunsa Gipuzkoak erreakzionatzen zuen, Simonsen 6 puntu eta Steinarssonen beste birekin markagailuari buelta emanez, 11-13 (5. min). Berdintasunik handiena lehen laurdenaren erdian. Acunsa Gipuzkoak abantaila txikia hartzen zuen Simonsen (9 puntu lehen laurdenean), Bartonen eta Anderren saskiraketekin, 17-23 (8. min). Huescak markagailua estutzen saiatzen zen berriro, baina Acunsa Gipuzkoak 6 puntuko aldea mantentzen zuen laurdenaren amaieran Zubizarretaren saskiraketekin, 24-30.

Bigarren laurdena erritmo onarekin hasten zen eta Acunsa Gipuzkoak aldea mantentzen zuen markagailuan, Proletaren eta Anderren saskiraketekin, 26-34 (11. min). Markagailuko distantziarik handiena Motosen eskutik heltzen zen hiruko batekin, 30-41 (15. min). Huescaren erreakzio laburra Acunsa Gipuzkoa neutralizatzen zuen, Motos eta Mallersen ekintza onekin abantaila handitzen, 34-47 (7. min). Etxekoen 4-0ko partziala laurdeneko azken minutuetan, Simonsek hiruko batekin gelditzen zuen eta atsedenaldira iristen zen partida, 39-52.

Aldageletatik bueltan, Huesca hobeto hasten zen, 4-0ko partzial batekin, 43-52 (22. min). Acunsa Gipuzkoa ezinean ari zen erasoan eta Huescak aprobetxatzen zuen, 7-0ko partzial berri batekin 4 puntura hurbiltzeko, 50-54 (26. min). Motosek saskiratzen zuen etxekoen partziala geldiarazteko. Laurdeneko azken minutuetan Huesca jaurtiketa libreko marrara joaten zen saskiratzeko eta markagailuan hurbiltzen jarraitzeko, 54-56 (29. min). Simonsek hiruko saskiraketa lortzen zuen Acunsa Gipuzkoarentzat eta Huescaren saskiratze batekin bukatzen zen laurdena, 56-59.

Azken laurdena aurrekoaren joerarekin hasten zen, eta Huescak markagailuari buelta emtaenn zion 9-1eko partzialarekin laurdenaren lehen hiru minutuetan, 65-60 (33. min). Bartonek etxekoen erasoa geldiarazten zuen, baina ez zen nahikoa, Huesca 7ko aldea lortzen baitzuen, 69-62 (35. min). Etxekoak eroso jokatzen zituzten partidaren gainerako minutuak eta partida, 85-68 amaitzen zen.