Askatuak Gipuzkoak eta Matthew Van Komenek akordioa lortu dute jokalari estatubatuarra fitxatzeko 2026-2027 denboraldiari begira.
Van Komenek (2000, 2,24 m) pibot postuan jokatzen du eta NCAAko SunBelt txapelketan lehiatzetik dator. Azken denboraldian batez beste 7,8 puntu, 7,6 errebote, 2,6 tapoi eta 15,7 balorazio-kreditu lortu zituen. Portzentajeak hauek izan dira: % 74 landa-jaurtiketetan eta % 76 jaurtiketa libreetan.
Jonas Pauksterekin batera, klubaren historiako jokalaririk altuena da. Biek, gainera, Askatuak Gipuzkoak inoiz izan duen pibot garaienen bikotea osatuko dute.
Ongi etorri, Matt!

0 iruzkin