MEDIA DAY – AITOR ZUBIZARRETA

Gaur goizean Aitor Zubizarretak komunikabideen aurrean agertu da Illunbeko prentsa aretoan.

Igandeko emaitzari buelta gehiago emateko astirik gabe, taldeak hurrengo partida prestatzen ari da, Illunben, ostegun honetan, Oviedoren aurka. Gironatik saririk gabe itzuli ziren, luzapena behartu eta markagailuan 19 puntuko aldea berreskuratu arren “Nire ustez, beti izaten dugu partidak jokatzeko gogoa, batez ere Girona bezalako pista batean, Girona bezalako talde handi baten aurka galtzen duzunean, azkar zuzentzeko eta lehenbailehen garaipena lortzeko gogoa duzulako”.

Ostegun honetan Oviedoren aurka jokatuko dute Illunben, “partida zaila izango da, Oviedo urtero talde borrokalaria da, izaera handikoa, eta nik uste dut Gironan izan genuen jokoarekin jarraitu behar dugula eta horrela jokatuz gero garaipena etxean geratuko dela”. Zubizarretak zera zioen taldeak zer egin behar duen galdetuta, “Oviedoren jokalari garrantzitsuak gelditu behar ditugu, eta, gero, gure defentsa-jardueran, komunikazioan eta gure jokoa egitean zentratzea, Gironaren aurkako partidan bigarren zatian egin genuena eta dinamika horrekin jarraitzea eta 40 minututan kontzentratuta egotea”.

Denboraldia amaitzeko 9 partida geratzen dira, “ondo ari gara lanean, illunbeko egunerokotasuna oso ona da, gogor entrenatzen dugu, batzuetan badirudi entrenamenduetan gogorrago jokatzen dugula. Talde ona dugu, elkarri laguntzen saiatzen gara. Partida zailak datoz? Bai, badakigu, baina ez dugu begiratzen ze partida gelditzen zaizkigun, orain Oviedon gaude buru-belarri, partidaz partida joan, partida bakoitza irabazten saiatu eta gero ikusiko dugu non gauden”.