MIKE CARLSON BUELTAN DA

Mike Carlson (Superior, Wisconsin, 1991) 2.06ko hegal pibot-a Donostiara bueltatzen da eta bi urterako sinatu du Gipuzkoa Basket-ekin.

Mike Carlson aspaldiko ezaguna eta Gipuzkoako zaleek asko maite dutena Gipuzkoa Basketera itzuliko da bere hirugarren denboraldia jokatzeko klubean. Gipuzkoa Basketen azken denboraldia 20-21a izan zen. Irailetik Marcelo Nicolak zuzentzen zuen taldearekin entrenatzen aritu ondoren, urtarrilean ACBn debuta egin zuen, azken segundoan Acunsa Gipuzkoak irabazi zuen partida historiko batean, Mike beraren hiruko batekin. Baina Donostiara 16-17 denboraldian iritsi zen, Porfi Fisac-en aginduetara eta ACBra zuzenean igotzea lortu zuen, taldeko jokalaririk onena izanik (15,7 puntu, 4,7 errebote 15,4 baloraziorako).

Aurreko denboraldian Holandako ligan aritu da, New Heroes den Bosch taldean, eta 14,6 puntu, 6,4 errebote eta 2,8 asistentzia lortu ditu batez beste, 18,2ko balorazioarekin.

Mike Carlsonekin Gipuzkoa Basketek 10 jokalari ditu azken fitxaketa baten faltan.

Ongi etorri Mike!