MIKE CARLSON DENBORALDI BATERAKO BERRITU DU

Gipuzkoan egindako denboraldi paregabe baten ondoren, Mike Carlson (1991) GBCra itzuliko da aurten. Winsonsineko hegal-pibota taldearen erreferente handienetarikoa izan zen joan den urteko Urrezko LEB Ligan, eta jardunaldiko MVP titulua irabazi zuen zenbait asteetan.

Joan den udan CB Clavijotik etorria, Gascako ikusleek bere kalitateaz eta esku onaz gozatu ahal izan zuten, eta gaitasun hauekin 15.7 puntu eta 15.4ko balorazio batezbestekoak lortu zituen partidu bakoitzeko jokatu zituen 27.6 minutuetan. Urrezko LEB ligako jokalari erreferentea izan zen eta ziur denboraldi honetan berarekin Donostia Arenan berriro gozatuko dugula.